Gutxiago geriatzen da ...

camisetas
  • Jim Hollander

    Jim Hollander

  • Mikel Urmeneta

    Mikel Urmeneta

Entzierroa

Sanferminetako ekitaldirik nagusiena da dudarik gabe eta urtetik urtera geroz eta jende gehiago erakartzen du, hainbat herrialdeko hedabideetan agertzen diren irudiak direla eta.

no es lo que parece

Telebista ikusi edota etorritako lagunei entzun ondoren, zezenen aurrean korritzeko irrikia sortzen zaio bati baino gehiagori; erreza izan daitekeela ematen du. Dena den, entzierroa ez da nolanahiko gauza, arriskutsua da eta horregatik komenigarria da parte hartu baino lehen bi aldiz pentsatzea.

500 eta 600 kilo inguru pisatzen duten sei zezenen aurrean korritzea ez da inondik inora gauza erreza; bestela galdetuiezu urteoro entzierroan parte hartzen duten lagunei.

Hainbat urtez korrika egiten aritudiren lasterkari horiei entzunez gero, barrenean sentitzen dena azaldu ezin den zirrara moduko bat dela eta probatzea merezi duela esanen dizute, guztiz erakargarria dela. Dudarik gabe horrelaxe izanen da, baina sekula Iruñean egon ez bazara hobe duzu zenbait oharri erreparatzea.

Lehenik eta behin, kontuan eduki beharko duzuna benetan korrika egin nahi duzun ala ez izanen da. Besterik gabe denbora pasa edo lagunen aurrean itxurak egiteko korrikatzen baduzu, agian ez zara entzierroaren arriskuaz ohartuko eta zailtasunen bat izanez gero, larri ibiliko zara onik ateratzeko. Gau osoan zehar parrandan ibili bazara ikusi nola zauden; mozkortuta bazaude, tontakeri bat da zezenen aurrean jartzea, zeure burua arriskuan jartzeaz gain, besteena ere kolokan jar dezakezulako. Erreflexuak ez dituzu berdin izanen, nahiz eta zuk kontrakoa uste, eta horrek zaildu eginen du zure erreakzio gaitasuna, dorpe samar ibiliko zara ziurrenik.

Ohiko korrikalariek entzierroaren ibilbideko zati bakar batean lasterka egiten dute, zezenen aurrean ongi kokatuz eta zenbait metrotan aritu ondoren alde batera eginik, ahalik eta modu garbienean; ahal izanez gero, zezenen aurrean gurutzatu edota beste lasterkariei enbarazurik sortu gabe. Erne egon beharko duzu bada, dena segundu gutxitan gertatzen baita.

Oro har, entzierroan izatendiren zauritu gehienak, korrikalariak adarren aurrean jartzen saiatzen direnean suertatzen diren erorketak edota mota guztietako kolpeengatik izaten dira. Lasterkarien arteko ukabilkadak eta bultzadak hagitz arruntak dira. Batzuen ustez "dibinoak" (urte osoan zehar entzierrorako prestatzen diren korrikalariak) izaten dira zeregin horretan finen dabiltzanak, beste batzuentzat, berriz, entzierroan ibiltzen den jende andanak eta hainbat partehartzaileren ezjakintasunak eragiten dituzte horrelakoak. Egia da, dena den, jende aunitzek parte hartzen duela eta denok nahi izaten dutela zezenen aurre aurrean jartzea, eta horrek, noski, sekulako lehia sortzen duela; batik pat Mercaderes eta Estafeta aldean.

Nohizbehinka, zoritxarrez, erorketak eta kolpeak ezezik heriotzak ere suertatzen dira, normalean egoera jakin baten aurrean zer egin ez jakiteagatik; hala gertatu zitzaion Estatu Batuetako Mathew Peter Tassio gazteari 1995ko uztailaren 13an. Hori ekiditzeko komenigarria da oso entzierroaren arauak zeintzuk diren eta ibilbidea nolakoa den ezagutzea; emaiozue begirada entzierroaren atalari, bertan ezagutu ahal izanen baitituzue ibilbidearen nondik norakoak eta zeintzuk diren tokirik arriskutsuenak.

Entzierroaren hasieran, Santo Domingo aldapan, zezentokitik atera berri direnez, zezenak ziztu bizian eta arrapaladan abiatzen dira kalean gora. Arreta handiz ibili beharra dago, sekulako abiadura hartzen dutelako oso metro eskasetan. Ibilbidearen zati hau amaitzen denean, gainera, udaletxe plazaren parean, ez dago aterpea aurkitzeko modurik eta horrek ibilbidearen toki arriskutsuena bilakatzen du; bertan ematen direlarik erorketa gehienak.

Udaletxe plazan eta Merkaderesen erritmoa lasaitu egiten da zerbaixka eta egur hesian babesteko aukera ugari dago.

Estafeta hasi baino lehen, berriz, bihurgune bat dago aski markatuta eta arriskutsua. Ahal izanez gero, hobe izanen duzu eskuinaldetik sartzea, izan ere ezkerraldetik abiatzen bazara hesia eta zezenen artean gelditzeko arriskua izanen baituzu eta, sinetsiguzu, etzaizu batere erraza suertatuko bertatik onik ateratzea. Zezenek abiaduraz ekiten diote ibilbidearen zati luzeenari eta gelditu ezin direnez, gehienetan egur hesiaren kontra jotzen dute. Kontu handiz ibili behar da.

Estafetan sartuta, zezenak motel joaten dira, eta horregatik hain zuzen ere, laxo gelditzen dira batzuk eta arrisku une nahikotxo sortzen dituzte. Debekatuta dago buztanatik tira egin edota animaliaren atentzioa deitzea; saiatuz gero, artzaien makilkadak jaso edota edozein korrikalariren "ferekak" jasoko dituzu seguruena. Horrelako txantxaren bat otu egiten bazaizu, jakin ezazu zezena, zure abisuei kasu eginik, atzera buelta daitekeela eta sekulako arriskua uneak sortu atzealdean gelditu diren korrikalarien artean. Kasu hauetan, euren lana betetzen utzi behar zaie artzainei.

Ibilbidearen amaiera iritsita, Telefonika eta plazako kailejoian, kontu handia eduki behar da jende metaketekin (batez ere, kailejoiaren alde hori nahiko estua denez, bertatik pasatzerakoan, korrikalari bat erori eta haren gainean gelditzen joaten dira beste hainbat). Zorionez ez da horrelakorik maiz gertatzen, azkena 1977an izan zen; pertsona bat hil eta 35 inguru zaurituta suertatu ziren. Adi beraz!!!

Dena den, korrika egitea pentsatu baduzu eta entzierroaren arauak ezagutu nahi badituzu, gida honetan aurkituko duzun "nola korrikatu" atala lagungarri gerta dakizuke. Irakurtzeko betarik ez baduzu aurkitzen, sikiera ezagutu ezazu oinarrizko arau bat, momentua iritsita oso ongi etorriko zaizuna; lurrera eroriz gero, etzaitez altxa eta estali ezazu burua besoekin. Zezenen adarkadez edo zapalketek eragin diezazuketen kalteez babestuko zara horrela.

Jakin ezazu ere, astean zehar lasaiago ibiliko zarela jende gutxiago baitago eta asteburuetan, berriz, zailtasun ugari izaten direla zezenen aurrean lekuño bat topatzeko eta, hortaz, arrisku handiagoa izaten da.

Beraz, aurrera bolie eta biba zu!!!!