Tabernek Sanferminetan ez dute kristal ontzirik erabiltzen, baina botilak, berriz, airez-aire ibiltzen dira. Funtsean: bazterrak bete kristal egoten da lurrean.
Festei hastapena ematen dien Txupinazoa bera ere milaka txanpan botilen hustearekin ospatzen da eta ondoren botilak bazterretan uzten dira, maiz apurtu ere egiten direlarik; beraz kasu emaneta jantzi oinetako egokiak. Ez da komeni sandaliez ibiltzea, edo oina babesten ez duten zapatez: larrialdietatik pasatzen diren asko eta asko kristalez ebakiak etortzen dira. Gainera sandaliak ez dira zapata ona jendetzetarako (oina zanpatu egingo dizute) eta are gutxiago lurrean hainbeste kaka eta kraka egoten delarik.