Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geriatzen da ...

camisetas
  • Maite Hernández 2008

    Maite Hernández 2008

  • Mikel Urmeneta

    Mikel Urmeneta

Kasu lapurrei

Festa larri guztietan bezala, Sanferminetan ere holako eskutrebe asko egoten dira.

Oro har zorro ebasle eta holako klasekoak izaten dira, ez hainbeste lapur bortxa erabiltzen dutenak (ikus telefono praktikoak polizia eta denuntziak egiteko). Zabor ebasleak urtetik urtera gehiago dira: jendea pilatzen den toki guztietan ibiltzen dira.

Dirutza handirik, beraz, ez eraman aldean (nahita ere ezin eraman, zera!), ez dokumentu inportanterik. Nortasun agiriaren fotokopia bat egin, zerbait gertatu eta identifikatu behar bazaituzte ere, eta utzi orijinala ongi gordeta, hotelean edo kontsignan (sanferminetan San Frantsisko plazan, tel. 948 21 24 80).

Gauez txorakeri handia da foto kamara batekin ibiltzea, fotografo profesionala ez bazara behintzat: eskaka ari zara norbaitek lapurtzeko edo apurtzeko, edo, baitere, moxkor ikusgarria harrapatu eta galtzeko; onenean ere traba besterik ez dizu egingo gau guztian.

Suscríbete al boletín de noticias