Zorionez, Sanferminetan agresio sexual gutxi izaten dira. Baina izaten dira halere. ANDREA-n (emakumeentzako arreta-zentrua), urtero sexu eraso kasu batzuk artatzen dituzte. Parte zaharreko kale jendetsuetan pitoren batek zuri zirri egitea. Baina kale bakartietatik, parkeetatik eta oro har zoko ilunetatik, arriskua handiagoa da. Enfin: beste nonahi bezala.
Eraso baten biktima izaten bazara, Andrea-n eman diezazukete berehalako laguntza eta informazioa. Andrea dohaineko zerbitzua da, emakume profesionalek osatutako elkarte bat. Bertan esango dizute zer egin eta nora jo. Tf. 948 133310 eta 948 133511 (azken hau fax numeroa ere bada).
Larrialdietarako ordutegia berezia Sanferminetan (8 etatik-14 etara).
Elkarteak Marcos Goñi z/g kalean du egoitza, Txantrean. 3, 5, 7 eta 11 autobus lineek eramaten dute bertara.