Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geriatzen da ...

camisetas

Bilatu non


Jatetxeak

Badira, gainera, beste jatetxe batzuk, prezio ertainekoak (20-40 €), denak, oro har, kalitate onekoak. Alde Zaharrean daude San Ignacio, Catachú, Chistera, Basaburua, Askartza, Otano, Baserri, Iruñazarra, Castillo de Javier, Temple, Pirineo edo Mesón del Caballo Blanco.

Indatxikia karrikaren ondoan, Catachu taberna baina haraxeago, Casa Paco izeneko taberna dago; oso aproposa etxera joan baino lehen zer edo zer jateko. Entzierroaren ostean hamarretako tipikoak ematen dituzte, gorputza berrindartzeko oso komenigarriak, karrikadantzan jarraitu edota atseden hartzera joan nahi dutenentzat.

Alde Zaharretik kanpo dena lasaiago dago. Batzuetan merezi du iskanbila guztia dagoen lekutik ateratzea eta belarriei atsedena hartzen uztea. Oso tipikoa da, adibidez, kalean afaltzea Leire kaleko jatetxe batean: Leyre eta Larumbe. Ez dira oso garestiak (Sanferminak izanik). Ondo-ondoan dago Iruñeko jatetxe klasiko bat: Mauleón. Aparteago, zabalgunean, daude Aralar eta Club Social (Media Lunako lorategian).

Iturramako auzoan, badira zenbait taberna frito, pintxo, otartekoak eta baita menuak ere dituztenak: Labrador, Don Policarpo (taberna itxi zuten arren, bazkaltzeko aukera dago), Cervecería Garrick. Iturrama karrika guztian zehar poteoan ibiltzeko aukera dago, batik bat bazkaldu aitzin.