Non jan / Tokia guztiak / Pintxotara / Janari lasterra / Nazioarteko sukaldaritza / Erretegiak-Sagardotegiak / Jatetxeak / Goi mailako sukaldaritza
San Nikolas, San Gregorio eta Komedias kaleetan, guztira 100 metro inguru, biltzen dira gomendagarrienetariko zenbait: Roch, Burgales, Baserri, Ulzama, Anaitasuna. Nahitaezko da Monasterio taberna aipatzea, aintzindari Iruñeko fritoetan, Fitero, Jesus Mari, Gaucho edo Museoko arrautz-fritoak; benetan zoragarriak.
Estafeta karrikan bada pintxoak hartzeko ohitura eta taberna gehienek eskaintza oparoa izaten dute.
Navarrerían, atzerritarrak botatzen diren iturriaren pare-parean
tortilla, txibia eta piperreko fritoengatik Iruñean hagitz ezaguna den
taberna bat badago: Cordovilla. Eguerdi aldera jendez gainezka
izaten da eta eramana behar izaten da pintxoren bat lortzeko, baina
merezi du. Etxera eramateko aukera ere bada.