Gutxiago geriatzen da ...

camisetas

Bilatu non


Pintxotara


Pintxoak eta batez ere fritoak dira Iruñeko jateko kuttunetarikoak, batik bat eguerdi partean bermuta hartzera joaten garenean.

San Nikolas, San Gregorio eta Komedias kaleetan, guztira 100 metro inguru, biltzen dira gomendagarrienetariko zenbait: Roch, Burgales, Baserri, Ulzama, Anaitasuna. Nahitaezko da Monasterio taberna aipatzea, aintzindari Iruñeko fritoetan, Fitero, Jesus Mari, Gaucho edo Museoko arrautz-fritoak; benetan zoragarriak.

Estafeta karrikan bada pintxoak hartzeko ohitura eta taberna gehienek eskaintza oparoa izaten dute.

Navarrerían, atzerritarrak botatzen diren iturriaren pare-parean tortilla, txibia eta piperreko fritoengatik Iruñean hagitz ezaguna den taberna bat badago: Cordovilla. Eguerdi aldera jendez gainezka izaten da eta eramana behar izaten da pintxoren bat lortzeko, baina merezi du. Etxera eramateko aukera ere bada.