Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Non bilatu



Guztiak ikusi

Janari lasterra

Gose baldin bazara eta denbora gutxi baldin baduzu, begiratu honako aukerak:

Pizzeriak, hemen bertze edozein lekutan bezala, usuzko baliabidea dira: Pizza Hut, Pizza World, Telepizza eta Domino's. Sanferminetan, jatetxeetan gertatu ohi den moduan, jende andana ibiltzen da bazkal eta afal ordutan eta horregatik hobe da bizkortzea.

Jateko itxoin gabe eta merkeago, ogitartekoa ez da irtenbide txarra. Badira otartekoetan espezializatuak Bearin-plaza edo Las Navas. Bertze taberna batzuk eskaintzen dituzte otarteko onak: Jesús Mari, Kantxa (Labrit pilotaleku ondoan), Cofradía, García, Gotor, Orbela, Niza, Campana edo Mesón de la Navarreria, bertze hainbertzeren artean. Orokorrean, taberna guztiek ateratzen dituzte otartekoak, ia ia edozein ordutan eta prezio onean.

Txurroak, goizetan, hagitz tipikoak dira. La Mañueta Txurreriak bere ateak sanferminetan eta urriko zenbait asteburutan irekitzen ditu. XIX mendearen bukaera aldean hasi ziren negozioan. Ezin-utzia da. Hain goxoak direnez, kriston hilarak sortzen dira eta ordu erdi edo ordubete inguru ematen ahal duzu itxaroten -gaua parrandan eman baduzu amaitezina eginen zaizu-zure saria lortu arte: dozena bat txurro. Badira bertze postu batzuk, batik bat Antoniutti parke inguruan, mota guztietako txurroak saltzen dituztenak, kremaz beteak , txokolatezkoak, patata frigituak, gofreak, etab. Ez dira Mañuetakoak bezain onak, baina tira, jangarriak dira.

Barraketan eta Antoniuttin jateko txabiske gaitzak egoten dira. Ez dira on-hutsak, ezta merkeak ere, baina besterik ezean, tira. Estatuko leku ezberdinetatik heltzen dira Iruñera, hainbat festetatik pasa ondoren, eta euren eskaintzarik deigarriena haize agerrean eginiko bazkari-afariak dira; entsaladak, oilasko erreak patata eta piperrekin, urdaiazpikoa, etab. Ona, baino garesti samarra.

Suscríbete al boletín de noticias