Gutxiago geriatzen da ...

camisetas

Bilatu non


Goi mailako sukaldaritza

Ez dira gutxi Iruñean prezio eta kalitate garaiko jatetxeak. Alde Zaharrean eta inguruko kaleetan ugari dira jatetxe onak, hala nola: Europa, Don Pablo, Hartza. Apartexeago, baina alde zaharrean, Iruñeko gastronomiako bertze hiru zutabe, onak eta prezio altukoak: Rodero (zezenzale giroa), Alhambra eta Josetxo. Las Pocholas, Hemingwayren jatetxerik kuttunena, aspaldi itxi zuten jabeek erretiroa hartu zutelako.

Jarraian Iruñeko jatetxe onenetariko batzuk kontsultatu ditzazu, Michelín gidak emaniko kategoria kontuan hartuz. Hiriaren erdialdera (Gazteluko plaza) dagoen distantzia zein den erranen dizugu eta horrekin batera zer denboran iritsiko zaren eta nola joan ahal izanen zaren.