Iruñean jateko eskaintza oso zabala da: denetarik jan daiteke, ongi jan daiteke eta oso ongi ere bai. Prezioak Sanferminetako moduan: urtean zehar baino gorago. Baina bada zer jan on eta merke.
Lekua aurkitzea zaila izaten da. Badira, ordea, diferentziak: astegunetan eroso samar egoten da eta ez da gehiegi itxoin behar. Asteburua, berriz, zoratzeko modukoa.