San Nikolas, San Gregorio, Comedias eta ingurukoetan (Lindatxikia, Kale
berria,e.a.) metro karratuko taberna kontzentraziorik handiena
aurkitzen da. Inguruetan badira, esateko, Baserri, Burgalés, Ulzama, Otano edo Anaitasuna.
Urte osoan zehar zonalde honetan unibertsitateko jendea ibiltzen da
batik bat (hiru unibertsitate dago Iruñean), oso jende gaztea gauez,
nahiz eta ordu batzuk lehenago, arratsalde-gau partean, nahasketa
berezia ematen den: batetik haurrekin buelta bat eman eta pintxo eta
pote bat hartzera doazen familiak eta bertzetik gaueko lehenengo poteak
hartzen hasten diren parranderoak. Sanferminetan, arestian aipatu
bezala, gauzak aldatu egiten dira eta mota guztietako jendea ikusiko
duzu hemen; gainera, kontuan hartuta ia gehientsuenak txuri eta gorriz
joaten direla, ez da diferentziarik somatzen.
Indatxikia kalean (espainolez "Lindachiquia" esaten zaiona) Catachu dago.
Bertan ospatzen du Kukuxumusuk zenbait ekitaldi eta festa. Bazkariak
eta afariak ematen dituzte eta oso giro polita izaten da.