Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

© Carmentxu Aleman

Non bilatu



Guztiak ikusi

Donibane

Inguru honetan martxa handia izaten da urte guztian zehar, nahiz eta hiriaren erdigunetik, giro handiagoa dagoen lekutik, aparte samar dagoen.

Inguruko gauza tipikoa pub-ak dira, baina badira giro rockzale-abertzale samarreko tabernak ere eta bi diskoteka (Baiona etorbidearen hasieran -izena behin eta berriz aldatzen dute- eta bukaera aldera -Marengo-). Baiona zeharkalea, erdaraz "La Trave" deituta, jendez gainezka izaten da.

Golem zineen (bi multizine multzo dira Baionako etorbidearen bukaeran eta Yamaguchiko plazan) inguruan kafetegi eta taberna multzoa dago, denak arrakasta handia dutenak. Baionako etorbideko zinean, taberna-jatetxe zabal eta jendetsua dago, Golem izenekoa. Handik metro batzuetara ingeles estiloko pub bat dago: Gallipot. Yamaguchiko plazan bertze Yamaguchi taberna bat dago, Central, irlandar bat, The Paddy’s Corner, eta alemandar bat, bertzeak bertze. Guztiak ere nahiko onak.

Gay giroko hiru taberna daude, Donibanen. Alakarga tabernak giro mistoa du: mutilak, neskak eta baita neska-mutil bikoteak ere. M-40-k, berriz, soilik gizonen giroa du eta zabaldu duten azkenekoa Mineo. Musika molde ezberdina jartzen dute. Alde Zaharreko taberna guztiak itxi ondoren hauetara hurbildu zaitezke. Zoritzarrez Iruñean gay giroa ez da suziriak botatzeko modukoa, eta jende anitz hurbileko bertze hiri batzuetara joan ohi da, hala nola Gasteiz edo Donostiara.

sanfermin

Suscríbete al boletín de noticias