Non edan / Tokia guztiak / Tabernak / Pubs / Dantzalekuak / Donibane / Iturrama / San Nikolas / Jarauta / Gazteluko plaza / Calderería / Labrit / Ensanches
Egunero gaueko bederatziak aldera txistulariak eta gaitariak aritzen dira euskal musika jotzen eta jende mordoa elkartzen da dantza egitera. Amaieran Larrain dantza jotzen dute, Lizarra aldeko doinu tipikoa. Giriak ere saiatu egiten dira.
Gazteluko plazako giroa Jarautakoaren luzapena da: etxeko jendea, baina adin gehixeagokoa eta zikinkeri franko gutxiagokoa. Gazteluleku lehertu beharrean egoten da; jendea horraatik dantzan aritzen da gustora, denetariko musikarekin: rock gorgarria, baltsak, euskal folklore (keri)a, flamenkokeriak, horterakeriak, tokatzen dena.
Plazako tabernak: Casino Eslava, Baviera, Gure Etxea, Café Iruña, Sevilla. Horietan, batetik terrazako giroa egoten da goizean goiz hasita, eta gau partean, bestetik, juerga totala. Subsuelo disco-pub moduko zerbait da (sarrera librekoa), jende gazteagoarentzat.
Estafeta gorenean eta inguruan (Duque de Ahumada, Espoz y Mina) beste taberna multzo bat dago: Granja, Fitero, Monasterio, El Gaucho, eta Niza. Bermutaren orduan jende asko izaten dute, eta bai zezenketaren orduan ere, baina gau osoan ere aritzen dira, jakina. Nizan bokatak ematen dituzte eta batzuetan afariak ere bai (ez urtero). Oso taberna handia da eta suerte pixka batekin esertzeko tokia ere harrapatuko duzu afaltzeko. Sanferminetan jende nahikotxo joaten da bertara entzierroa telebistatik ikustera, nahiz eta ibilbidetik metro eskas batzutara egon. Erosoagoa da, dudarik gabe, hainbat ordu egur hesian itxaron behar izan beharrean, taberna honetara joan eta txokolate eta txurroak jaten ari zaren bitartean lasterketa telebistatik ikustea. Gorputzak ere eskertzen du!!