Gutxiago geriatzen da ...

camisetas

Bilatu non


Calderería

San Agustín eta Calderería ere taberna rockzaleak egoten dira , nahiz eta piskanaka geroz eta musika, tekno, makailu eta “alternatibo” gehiago entzuten den. Bezeroak musika horren araberakoak dira, jende gazte samarra, baina ez Jarautan bezala: Terminal eta Garazi.

Karrika honetan ere kaleko postuak izaten dira, ez Jarautan bezainbat, mota guztietako bitxiak saltzen (pultserak, eraztunak, lepokoak, larruzkoa gauzak, belarritakoak…), gehientsuenak hippy itxurakoak.

Tejeríako Las Bodegas eta Malkoak trankilxegoko martxa dute eta jendea ere bertakoa gehiena. Orduen eta gauen arabera izaten da hori, dena den. Musika oso ona izaten dute, geure gustorako. Estafeta eta inguruko karrikekin alderatuta, giroa guztiz bertzelakoa da eta jendearen adina 25 eta 40 urte bitartean dago. Badago bertze taberna bat; Nicolette izenekoa (lehen Primi), Ertz tabernarekin batera, giro "alternatiboagoa" duena; musika tendentzia berriak gustoko dituztenentzat, batik bat musika elektronikoa.

Navarreriako plazan giro kanpotar anglosaxoia izaten da inon bada: hona biltzen dira milaka errubio, klase guztietakoak: australianoak, yankiak, ingelesak e.a. Jostetarik maiteena dute munduko iturri-tranpolin bakarretik buruz behera saltatzea: Santa Zeziliako iturritik. Plaza berean bar zoragarria dago, klasiko bat: Mesón de la Navarrería. Oso musika ona eta aire girotua dute eta gainera bokatak ematen dituzte afaltzeko, goiko aldean. Giroa nahastua da, kanpotar asko eta bertako asko ere bai, formato iraultzailekoak (taberna partidu troskista batena da). Taberna ederra. Beste taberna tipiko bat aipatzeko, La Mejillonera: zerbeza ontzi handietan (katxi, katxi-katxi) eta jateko puskak. Aldapa izenekoa ere nahiko ongi dago.

Plazatik gora segituz, Carmen kalea. Giro heavy eta rockeroa, abertzale-iraultzailearekin nahaste, eta plazan baino kanpotar gutxiago. Hemen bi peñaren lokalak ere daude: Irrintzi eta El Bullicio, giro ederra gau guztian. Egunsentian xalda beroa ematen dute, hila pizteko modukoa.

Gorago, Caballo Blanco ostatua dago, Redingo jardinetan; hemengo terraza oasis baketsu bat da Sanferminetako hankazgoratze orokorrean. Taberna Iruñeko lekurik politenetako batean dago, harresiez inguratuta eta bista zoragarriekin. Eguraldi ona eginez gero, merezi du bertako belardietan etzatea edo Erdi Aroko kutsua duen taberna honetako terrazan pote bat hartzea. Hots: denetarik nonnahi, esan bezala.