Gutxiago geriatzen da ...

camisetas

© Carmentxu Aleman

Bilatu non


Non edan

TABERNAK

Iruñea hiria tabernetan oparoa da. Eta sanferminetan gehiago dagoela dirudi, batik bat Alde Zaharrean, zenbait karrikatan hamar metrotik hamar metrora topatzen duzu bat. Batzuk handi eta zabalak dira, baina hiriko tabernak oro har txikiak dira (eta sanferminetako jendetzek txikiago suertarazten dituzte). A!, ez da arraroa harategiren, okindegiren, gozodendaren edo beste edozein dendaren bat festetarako taberna bihurturik ikustea. Harrituko zaitu. Eskuarki zerbitzariak asko izaten dira; hala ere, komenigarria da eskatzekotan pazientzia pixka bat hartzea. Eta ez zapuztu edari pixka bat gainetik erortzen bazaizu, zapaltzen bazaituzte, inguruan dantza-lardaskan ibiltzen bazaizkizu edo plastikozko edalontzietan zerbitzatzen badizute. Ohikoa da. Zerbait "zainduagoa" eta ez horren jendetsua nahi baduzu, Donibane edo Iturrama auzoetan proba dezakezu.

PUBAK

Zure gustukoa Alde Zaharreko taberna tipikoak ez badira, ezta parrandako musika, ezta plastikozko edalontziak, bestelako aukerak dituzu. Nahiz eta sanferminetan dena nahiko nahasirik egon eta taberna eta puben arteko ezberdintasuna zehaztea zaila izan, batez ere Donibane auzoan bada edaritegi sorta ederra, sanferminetako giro berberera iritsi gabe ere parranda dosi berberarekin.

Taberna/night-club hauetan makailu, tekno, diskoteketako azkeneko berritasunak eta orohar musika munduko tendentzia berriak entzun eta dantzatzeko parada dago. Toki zabalagoak izan ohi dira, musika besteetan bezain dantzagarria eta popagoa dutenak eta batzuetan bakalao tankerakoa ere eta, zoritxarrez, garestixeagoak. Baliteke haietan sanferminetako jantzirik ez duen jendea ere topatzea, hori norberaren kontua den arren.

DANTZALEKUAK

Iruñean ez da diskoteka gehiegirik. Egia esan, lau baizik ez dira, eta denak Donibane eta Iturrama auzoetan. Baiona etorbidearen hasieran bada bat, handiena, Marengo izenekoa, eta bukaeran beste bat, orain Vaivén izena duena. Hirugarrena oso hurbil dago, Reverendos jarri zioten. Eta laugarrena, bi giro ezberdinekoa, By By da (beheko solairuan, Eleventh room), Iturramako Abejeras kalean. Haietan aurki daitekeen giroa eta Alde Zaharrean aurki daitekeena ez dira berdintsuak, sanferminetan, baina, bakoitzak bere kontuak eta festak antolatzen ditu. Onena sartu baino lehen informatzea da. Dena den, ez da oso ohikoa sanferminetan diskoteka batera joatea, tabernak goizaldeko azken ordura arte (edo goizeko lehen ordura arte) zabalik egoten baitira eta beti izanen baituzu nora joan.