Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Kafesnez mukuru dagoen anfora hartu dut eztarrira

Zure iruzkina



Kafesne anfora

01/08/2007.

Aurtengoak joan zaizkigu dagoeneko, eta Sanferminetaz ari naiz, joan zaizkigunez hurrengo urteko egutegiak uztaileko orria tolestatuko dueneraino; beti bezain zeremoniotsu; beti bezain zoro; beti bezain odol; beti bezain errukigabe; beti bezain gorri; beti bezain zuri; eta beti bezain minbehera eta plazerreko aldi berean. Beti bezain berbera eta desberdin.

Nahiz eta aurtengo hauek bazterretik ikusi izan ditudan, eta Sanferminetaz ari naiz. Ospitaletik somatu izan ditudanez alegia, nondik ia kasik ezinezkoa zen festaren ulurik belarrietan antzematea eta festaren lurrindurarik sudurrean irenstea. Bizitzak adarkadaz zulatu bainau, eta ez nire larruan preziski, nire amaren haragi akitzen hasian baizik, tumore baten itxura hartu duen zezen beltz baten adarkadaz hain zuzen ere.

Hortaz, kafesnez mukuru dagoen anfora hartu dut eztarrira, erditu ninduen emakumea abailduko duen oinazearen beldur. Zein izanen den gaitz honek bere eginen duen zeremonia, zein izanen den bere odola, zein izanen den bere errukia, zein izanen den bere gorria eta zuria, zein izanen den bere minbehera eta plazerra; honen guztiaren beldurraren eta nekearen zain azken buruan.