Berriz ere, zabalik. Itxirik egon ostean, leihoa berriz ere opened. Nabarreriako begiak negarrak idortu dituelako eta betileak bazter batean orraztu. Kaixoka hortaz aspaldiko partez. Zelan? itaun eginez irakurleari zor zaion protokoloaren horrelabeharrean. Eta ongi egonen zaretelakoan desira eta irrikatuz.
Ni ere antzera. Nahikoa bizkor erran nahi baita. Ondo. Sikiera, leihoa berriz ere zabaltzeko kemenez. Ez delako gutti pertsiana iratzartzeko indarra zainetan ziztatzea. Erran nahi baita noiz edo noiz nahiago izaten dela ikurmirarik gabeko ikuspegia. Noizean behin gurago izaten delako gortinaren itsua.
Gaurkoan ez, ordea. Nabarreriako leihoari ahoa zabaldu eta txo!, hauxek guztiak bere hortzak. Goibelean antenak irriz antzera. Teilatuko adar kiribilduen burni-zuhaitzen modura.