Arraro egiten da Kukuxumusuk sanferminetako bere bilduma otsailaren hasieran prest izan behar izatea, bere bezeroei festa hasi baino bost hilabete lehenago eskaintzeko. Hola funtzionatzen du negozio honek. Baina benetan arraroa aitzitik, konplikatua da uztail betean lepoa ikaztuko digun eguzkitik horren urrun dagoen hotz gaitz honekin inspiratzea. Baita Iruñetik oso urrun ere. Beharbada trukua asko eta denari erreparatzea da, beti izaten dira sanferminetan kokatzen eta ideiak sortzen laguntzen dizuten gauzak.