Sanfermin.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas



 

Erregea eta kaimanen entzierroa

01/02/2012.

Lehengo batean Iruñetik pasatu nintzen eta Udalak hiria sustatzeko jarrita zituen kartel batzuk ikusi nituen.
San Zernin, Santiago bidea, udaletxearen aurrealde rococoa... eta, jakina, entzierroa. Sanferminak.
Erabat ez nuen ulertu, baina, zergatik zegoen, kartelaren erdian eta protagonista gisa, errege tximeleta erraldoi bat. Nik dakidala, Iruñean ez dago lepidoptero hori. Zera, berdin jar zezaketela kaiman bat: "Iruñea, narrasti handien hiria", "Kaimanen entzierroa".
Beno, ni ez naiz aditua, baina zin eginen nuke Nafarroak erresuma izateari utzi zionetik Iruñean erregerik ez dagoela. Eta segurua da hori ez dela hiriaren animalia erakusgarria.

     Instagram Pinterest