Sanfermin.com
Encierro y fiestas de Sanfermin, del 6 al 14 de julio de 2013

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

© Koitz / www.koitzphoto.com/




 

San Fermin mina

06/06/2012. Por Mikel Urmeneta

Nik gogoratzen dudala, nire bizitza osoan bi aldiz bakarrik egin dut huts sanferminetan: 1978an eta 1988an. 78an kristoren nahas-mahasa sortu zen eta gure bizilagun German erail zuten. Festak bertan behera utzi zituzten. Ni Taviran nintzen familiarekin eta larritasunez bizi izan nituen egun haiek zeinetan berriak apurka-apurka iritsi eta denak tamalgarriak baitziren. Gure aitaren sumindura gogoratzen dut, Iruñera itzultzea buruan sarturik zeukan zerbait egin zezakeelakoan. Ez zegoen zer eginik, dena oso planifikatua izan zen. Hainbesteraino ezen denak zigorrik gabe atera baitziren. Oraindik, Polizia jendearen aurka benetako tiroak botatzen agertzen duten argazkiak ikusten ditudanean, zur eta lur geratzen naiz. 88an Australian nintzen eta ez zen itxura itzultzea. Telefonoz deitu ninduten txupinazoa entzun nezan. Beheraldi txikia izan nuen, baina, ederki pasatzen ari nintzenez, minutu gutxitan berriro nengoen beste zerbaitetan entreteniturik. Aurten ere baditut beste gauza batzuk eta nik sanferminak bazter uzteko ehuneko handia dago. Proiektu horietan uztailean bakarrik sar naiteke. Bitxiloreari hostoak kentzen ari natzaio. Aitortu behar dut ez egoteak eman diezadakeen pena orekatu egiten dela pena hori bizi izateko jakin-min ia morbosoaz. Laster beste parte bat. Biba San Fermin mina!

Suscríbete al boletín de noticias