Uztailaren 13an elkar aurkeztu nituen, haien artean agurtu eta une batez mintzatu ziren.
Ezkerrean, Paulina Fernandez, Josetxo Elizalderen alarguntsa eta mirari baten arduraduna: Mañueta karrikako txurro denda famatua, 1872an sortua eta Sanferminetan bakarrik irekitzen dena.
Eskuinean, Lola Garcia-Lomas, Donan Pher Boligrafoaren enperadorearen alarguntsa; senarra sanferminetara ia 50 urtez etorri zen saltzaile ibiltari mitikoa izan zen.
Letra larriko bi andere, gure Festari eta Bizitzari lotuak. Bi begirada adeitsu eta adierazgarri.
Bi jenio zeinengandik asko ikasi behar baita.
Muxu bat eta heldu den urte arte. Edo lehenago arte.
Egoera bitxia