Roberto - ¡¡¡ por favor !!! la ortografía !!! en la primera línea "me hallo", lo de epicurio igual vale pero yo siempre lo escuché epicureo. Gracias Mikel, disculpa si te resulto puntilloso...
Egoera bitxi hau suertatu da:
Egun on Urmeneta jauna, harriturik gelditu naiz "el pais" argitalpen digitala gainbegiratzen ari nintzenean nire irudia aurkitu dudanean zure blogaren sarrera batekin, San Fermin? izenburukoarekin lotuta. Blogaren edukiari buruzko eztabaidan sartu gabe, gehiegikeria epikuriko eta enolikoetako egun hauetan bizi dugun analfabestialismoaren ikuspegi pertsonala eta, nolabait, egokia iruditzen baitzait. Horrek, prentsa eta iritzi askatasuna duen zuzenbide estatu batean, horrelako gauzak baimentzen baititu (jainkoari eskerrak). Besterik gabe, deitu iezadazu antigoalekoa edo mizkina, ez bainaiz modu zuzenean nik kontrolatzen ez ditudan bideetatik (nire gustu edo interesekin oso loturik egon edo ez) bere irudia zabaltzeko joera duten horietakoa. Badakit testua ez zaizula horren polita geldituko beste irudi batekin (izan ere, eskerrak erakutsi behar nituen benetako piuraz ez ateratzeagatik) baina erretiratzea gustatuko litzaidake. Bidezkoa eta hezibide onekoa iruditzen zait lehendabiziko zurekin harremanetan sartzea. Ez da blogean idatzirikoarekiko iritzi edo desadostasun auzia, ez pertsonalizatu; pribatutasun eta goganbehar afera, besterik ez da. Esker mila, adeitasunez. Landibar jauna.
Landibar jauna
Lehendabizi, argazkia kentzeko, zuk diozuna zarela ziur jakin beharko nuke.
Bigarren, oroitu beharko zenuke irudia blog baterako zela erran nizula (beti egiten dut) eta zuk onartu egin zenuela eta jarri zinela, ez bakarrik argazki honetarako, beste 6 gehiagorako baizik.
Hirugarren, kentzen badut, izanen da zuk igorritako emaila argitaratuz, irakurleek kentzearen arrazoia ezagut dezaten.
Laugarren, inoiz baino gehiago irudiarekin batera doan testua berresten dut. Eskerrik asko arrazoia emateagatik.
Bosgarren, hiketan eginez agurtzen haut; formalismo hauekin deseroso sentitzen nauk. Hire berrien esperoan gelditzen nauk.
Besarkaada
Mikel
Mila esker Mikel harremanetan horren azkar jartzeagatik. Nik ere nahiago dut horrelako formalismoak ezabatu.
Ez dut gogoratzen blogari buruz ezer erran zenuenik, ezta harmailetan jartzeari buruz ere, baina segur naiz egia erraten duzula, niregan horrelako hutsuneak ohikoak izaten baitira (eta hori are eta adosago heldu da argazkiarekin dagoen testuarekin); hortaz, aldez aurretik sentitzen dut zerbait onartu izana eta orain kentzeko eskatzea, horrek ekartzen duen kontu gogaikarria izaki. Zure baldintzak errespetagarriak iruditzen zaizkit eta, beraz, erraten duzun moduan egitea onartzen dut.
Ez dakit nola nahi duzun bermatzea ni naizela; argazki gehiago igortzen ahalko nizkizuke baina horrek, azken batean, nire irudia gehiago zabaltzea ekarriko luke, kar, kar. Ez dakit gizarte sareekin edo zerbaitekin lan egiten duzun; onartzen ahalko zintuzket (facebook baldin baduzu, XXX naiz) eta, bide horretatik berresten ni naizela.
Esker mila, eragozpenak sentitzen ditut eta zorionak blogarengatik.
Ez zait bat etortzen. Are gutxiago zure Facebookean egun horretako argazki bat -hortaz, publikoa- erakusten duzunean manikiarekin, mundu guztiak erabiltzen ahalko lukeena.
Mikel, garrantzia kendu behar diot, egin ezazu nahi duzuna; afera ez da agertzen den irudia, argazki ona dela iruditzen baitzait; afera da nik ez dudala kontrolatzen. Nire facebooka nirea da, nik erabakitzen dut zer paratzen dudan, noiz eta noiz nahi dudan ezabatu; zure bloga ez da nirea eta hor dago nire irudia nik erabaki gabe (nahiz eta bere garaian baimena eman nizun, orain sentitzen dut) nirea ez den iritzi testu batekin lotuta, non jendeak iritzia botatzen ahal duen. Arrotza gertatzen zait, nireak ez diren zutabeekin lotuta ikustea neure burua.
Argazkia aldatzea erabaki dut Landibar jaunak harreman erraza izan duelako eta koherente agertu delako. Manikiaren aurpegia ere ezkutatu dut hari ez niolako baimenik eskatu bere begitartea argitaratzeko. Hausnarketa egitera sustatzen duen gertaera txikia da.