20 edo 30 metro atzerago zezen saldoaren barrunbea sumatzen duzunean, saiatu korrikan karrika erdian barna, eta, ahal bezala, jasan ukondokadak eta bultzadak. Une erabakigarria denez, urduriei eutsi behar. Lasterketan karrika erdiari eutsi, ba, eta, ez erortzeko, aurrera begira beti. Segundo batzuen buruan inguruan inor ez duzula ohartuko zara, orduantxe, atzera begiratu ahal duzu. Ziurrenik, zezen bat edo joaldun bat izango duzu atzean. Ordutik aurrera, lasterketa nola egin zure erantzukizuna da.
Ohiturari eusteko estetika mantentzeagatik egiten da: kotoizko praka pintzadunak eta mahuka motzeko atorra, biak zuri-zuriak. Espartinak eta Sanferminetako zapia. Gerriko gorria, motza eta hauskorra bada, hobe, horrela, katigatzekotan, aisa askatuko zara eta ez duzu gainerako arriskurik izango. Espartinen erosotasunari dagokionez, zaude lasai, zezenaren aurrean ez duzu behin ere sumatuko behean oinak dituzunik ere...
Carmeloren hitzetan, "Asko eta mota guztietako esperientziak izan ditut, Iruñean, Tafallan , Tuteran... Oso garrantzitsua da aintzat hartzea entzierroan korrika egiteak dituela lehenago edo beranduago ezinbestean pairatuko dituzun arrisku batzuk Neuk zenbait une latz izan ditut, 1994. eta 2004. urteetan kailejoian izandako pilaketetan harrapaturik gelditu nintzenekoaz oroitzen naiz bereziki. Bestalde, 1996an zezen batek kolpatu ninduen zezen plazan sartzerakoan. Entzierroen ondorioz, haustura batzuk izan ditut: Tafallan, 1997an eskumuturrekoa hautsi nuen, Iruñean, 2002an, ukondoa, eta, 2004an, behatzak. Ikusi ahal duzuen bezala, entzierroan korrika egiteak arrasto txarrak eta ezustekoak uzten dizkizu. Berebiziko garrantzia du onartzeak zezen baten aurrean jartzen zarenean zer edo zer gertatu ahal zaizula."
Carmeloren irudiko, entzierroa dezente hobe litzakete, ondokoak kontuan hartuko balira: Jantzien estetika zaindu ahal da, korrikalarien kopurua mugatu beharko litzateke egunaren eta ibilbidearen zatiaren arabera eta korrikalari bakoitzak apropos bereizteko jantziak ez lirateke onartu beharko. Entzierroaren korrikalariak anonimoa izan behar du, eta, joaldun eta artzain gutxiago sarturik, antzinako arrisku maila berreskuratu ahal da, . Azken urteotan, artzainek protagonismo handia hartu dute atzean gelditzen diren zezenak biltzen dituzte eta. Lan hau korrikalariek berek egin behar dute, ez artzainek.