Sebastián Castella Feriako garaitzaile handi bihurtu zen, bere aurreneko zezenari bi belarriak ebaki baitzizkion: horixe izan zen Jandilla ganadutegiko piztien artetik merezi izan zuen bakarra, faena egitea onartu zuen bakarra. Gainerako guztia, huts.
El Julik, bi egun lehenago zezenak harrapaturik gertatu zelako akaso, ez zuen izan ez bere arratsalderik, ezta adardunekin suerte onik ere. Egokitu zitzaizkion biek aukera gutxi eman zituzten eta isiltasunean joan zen Iruñetik, arrastorik utzi gabe. Miguel Angel Perera zerbait hobeki ibili zen baina, garaikurrik biltzeko merezimenduak eginak zituenean, ezpatarekin huts egin zuen.