Joan den asteburuan egin da International Wine&Fodd festival, Washington Post-ek antolatua, eta Nafarroako Gobernua izan da horren babesle nagusia. Ardandegi-zainak eta banatzaileak joan dira hara, beren produktuak aurkeztera. Bestalde, Yolanda Barcinak gogorarazi du "Nafarroako profesionalen ustez, Sanferminak eta Hemingway aipatzeak laguntzen duela Ameriketako Estatu Batuetako merkatuan Nafarroa marka sendotzen."
Beraz, berri onak dira Palacio de Azcona upategirako. Hain zuzen ere, duela gutxi irabazi du Running of the bulls izena erabiliz AEBn ardoa bakatzeko eskubidea, bi urtetan baino gehiagotan Wine Associates Inc enpresarekin auzitan ibili ondoren. United States Patent and Trademark Office-k argitaratu du berria. Izan ere, nazioarteko merkatuak aitortzen du Sanfermin, Encierro edo Running with/of the bulls markek balio eta indar balio positiboak dituztela, gero produktuei atxikirik agertzen direnak.
Beste merkatu batzuetan ere aitortu da errealitate bera, Australian, besteak beste. Han, Yalumbak -Ozeaniako antzinakoetariko bat- Running With Bulls Tempranillo 2008 izeneko ardoa ustiatzen du. Halaber, beste marka batzuek entzierroa erantsi diote beren sor-markari, Province Running Bulls Merlot Graciano 2005 eta Jumillako Enciro 2004 -polemika sortu du azken horrek-, besteak beste. Azken urte honetan, ardogintzak ez ezik, gaztagintzak ere joera bera hartu du Runing of the bulls Chesse izeneko gaztarekin. Solera enpresak Ameriketako Estatu Batuetan duen sustapena da produktua.