Sanferminak suak hartuko ditu baldin eta jendeak “The Kantatzo of the Party-ko”abestietako bat hitzez hitz hartzen badu. Erran behar da hau Kukuxumusuk eta Sanfermin.tv-k besta hauetarako sortu duten proiektua dela. Líneas Albiés, Gualitxo, Rajoy Division eta Blu Kapon (Ebolabeats bereiztezinarekin) taldeekin batera, Ideia eta Marrazkien Fabrikak eta Warner Music konpainiak CD bat ekoiztu dute: bost abesti eta beste horrenbeste bideo, zeinekin jende guztiak abestu, dantzatu, orro egin eta izerdia botako duen bestak irauten duen bitartean. Gai guztiak Sanfermin.tv-n estreinatu dira. Bertan, dagoeneko, bideoklipak ikusi eta Ipod-erako jaisten ahal dira. Gainera, CD txikitxo bat argitaratu da, Kukuxumusuk diseinaturiko azal esklusiboarekin. Markaren denda ofizialetan eskura izanen da 50 euro baino gehiagoko erosketa eginez gero. Abestiek eta dagozkien bideoklipek sanferminetan inspiraziorako gai aurkitu dute, bakoitzak bere bakoizkeriak dituen arren eta jaia eta parranda gai nagusiak izanik. Blu Kaponek New Yorkeko bere “Mikel, fuck off” rapean argitzen du sanferminak ez dituela oso gustuko eta nahiago duela Bronxera itzuli. Gualitxok, bere aldetik, animaleko besta antolatu du San Fermin edo Mister Testis bezalako gonbidatuekin, “Kukuxuren musuan”. Bertze bi taldeek Iruñean grabatu dituzte bere klipak. Rajoy Division-ek, hatsen artean. kontatzen digu bere “Sanferminetako oroitzapena”. Lineas Albies-ek, bitartean, orori su eman nahi dio “Sanferminak sutan” izenekoan. Gai honek bi bertsio ditu: bata pittin bat zentsuratua eta bertzea ez horrenbertze.
Proiektu honekin Kukuxumusuk bere ekarpena egin nahi izan dio sanfermientako musikari. Bortz gai, estilo anitzetako taldeek sortu eta interpretatu dituztenak, jende guztiak gehien gustatzen zaiona aurkitu ahal dezan. Azken helburua jendea dibertitzea da, sanferminetako musika aberastea eta Sanfermin.tv-k kanalaren jarraitzaile guztientzat eduki originalak eta sortzaileak eskaintzen jarraitzea.
Ikusi Arde Sanfermin (censored) (Líneas Albiés)
Ikusi El Beso de la Pulga (Gualitxo)
Ikusi Mikel fuck off (Blu Kapon)
Ikusi Recuerdo de Sanfermin (Rajoy Division)
Ikusi Arde Sanfermin (Líneas Albiés)