Sanfermin.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Sanferfín 2012, erabateko hondamendiaren aurreko azken festa

01/01/2012. Kukuxumusuk Sanferfin 2012 merkaturatu du, meteorito batek gure hondamendia eragin aurretik historiako azken sanferminak ospatzeko kamiseta. Maiek munduaren bukaera iragarri zuten, eta guk, festarik basenaren hasiera

Maiek, basa belarrez lepo, munduaren bi bukaera iragarri zuten: berena eta besteena. Lehenengoan asmatu zuten, eta bigarrenean, 2012ko abenduan egiaztatuko dugu. Arrazoirik badute, datozen sanferminak azkenak lirateke eta horregatik editatu du Kukuxumusuk Sanferfín 2012, The Last Party, horren hondamenezko urtebetetzea ospatzeko kamiseta. Profeziez haratago, ziur ospatuko dena guztia lehertu aurreko festarik basena da.

Online dendan bakarrik salgai, Sanferfin 2012k Mikel Urmeneta eta haren sortzaile taldearen marrazkiak dauzka, meteoritoak adarrez eta gaizto aurpegiz karakterizatuta. Motor sugar klasikoek, hondo beltz gaineko hori, urdin, laranja eta gorri tonalitateek, kamiseta bihurri bat hurbiltzen digute, urte osoan zehar oso erabilgarria, prest dagoena ez parrandaren ez mundu bukaeraren beldur ez direnentzat.

 

     Instagram Pinterest