Sanferminetako Argazki Erotikoaren Lehiaketak, Playboy eta Kukuxumusuk antolaturik, aurreko urteetako parte-hartzea nasaiki gainditu du bere laugarren edizioan. Hainbat estilo eta gaitako 213 argazkik izanen dute irudirik hoberenerako aurreikusiriko 3.000 euroko saria lortzeko aukera. Irailaren 20an jakinen dugu nork irabazten duen.
Iaz 143 izan ziren lehiaketara onarturiko argazkiak eta aurten 70 gehiago izan dira, sariketan erotismoa eta sanferminak elkartuz parte hartu nahi izan duten 59 argazkilariren lanaren emaitza. Lehiaketako epaimahaia, Playboy aldizkariko eta Kukuxumusuko zenbait argazki-adituk osaturik, jada aztertzen ari da aurkezturiko lanak. Hoberenak, aurreko urteetan bezala, Sanfermin.com-en argitaratuko dira.