Sanfermin.com
Encierro y fiestas de Sanfermin, del 6 al 14 de julio de 2013

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Sistema berri merkeago eta seguruagoa Sanfermineko iragarki taulan

02/05/2012. Iragarkiak argitaratzeko, Sanfermin.com-eko online dendan eskuratu behar dira aurretik kodeak Paypal bidezko ordainketa sistema seguru batez. Prezioak txikiagoak dira, eskaini edo eskatzen duenaren segurtasuna handitzen da eta SMS bidez argitaratzeko aukera kentzen da

Sanfermin.com-eko iragarki taulak hamaika urte luze beteko du 2012ko San Fermin festetan. Urtez urte, festarako gelen, pisuen eta abarren alokairua eskatu eta eskaintzen duten partikularrek elkar topatzeko plataforma gustuko eta ohikoen gisa sendotzen da. Hasieran doako funtzionamendua izan zuen eta sistemaren abusuak eta segurtasuna areagotzeko beharrak SMS bidezko ordainketa ezarrarazi zuen orain dela hiru urte.

Orain, sistema oso maiz erabiltzeko beharra dutenei batez ere segurtasuna areagotu eta prezioak beheratzeko beste urrats bat egiteko garaia iritsi da. Iragarki bat igotzeko mekanismoa lehen bezalakoa da ia, aldatu den bakarra argitalpena sartzeko beharrezko kodeak eskuratzeko era da. Kode horiek Sanfermin.com-eko online dendan eskuratu behar dira eta ordainketa Paypal bidez egiten da. Paypal Interneten zure txartelaz (Visa, Mastercard...) ordaintzeko erarik lasterren eta seguruena da. Iragarkiko euro 1 da prezioa, baina badira 3 eta 5 euroko multzoak, zeinek iragarkiak 0,6 eta 0,5 euroan, hurrenez hurren, erostea ahalbidetzen baitute. Beti bezala, antispam segurtasun kodea ere sartu behar da.