Urmenetak bigarren urtez Buenafuenteren saioan kolaboratu du. Showman katalanak Sanferminetarako nobedadeen berri eman ziezaion ekarri zuen iruindarra telesaiora.
Marrazki Fabrikako sormen zuzendariak, nobedade nagusien artean hiru azpimarratu zituen: entzierroak sanfermin.tv webaren bidez zuzenean ematea, telebista horretan hainbat fikzio serieren programazioa eta "urteko giriaren saria" Massaoud Sbai el Idrissi marokkoarrari entregatzea.
Platoan Mr. Testis ere izan zen, oraingoan Berto kolaboratzaileak bizi emanik. Buenafuentek Sanferman kamiseta jantzi zuen eta bertaratutako jendeari Mr. Testisen erreplika txikiak oparitu zizkion Mikelek.
Elkarrizketa osorik ikusi nahi baduzu, klikatu hemen