Video NavarraTeVe
Mikel Cíaren "Salto al brazío" da Kukuxumusuk eta Playboyk antolatzen duten Sanferminetako Argazki Erotikoaren V. Lehiaketako irudi irabazlea. Irudian, zein 3.000 euroz saritu baitute, neska batek 2011ko txupinazoaren ondoren Navarreríako iturritik mutil batzuen besoetara jauzi egiten duen unea dago jasota. Mikel Urmenetak, Playboyko zuzendari José María Sanchónekin batera epaimahaikide, "argazki iradokitzailea, estetikoa eta festa girokoa da, zoriona erakusten du eta ezin hobeki nahasten ditu lehiaketa hau markatzen duten bi gakoak: erotismoa eta sanferminak" esan du Mikel Cíaren irudiaz. Irabazlea 262 iruditarik izan da aukeratua, 2010ean baino 49 gehiago aurkezturik, parte-hartze errekorra ondu duen edizio lehiatsu honetan. Mikel Cíak Kukuxumusuko bazkide sortzaile Gonzalo Dominguez de Bidaurretarengandik jaso zuen berria.
Mikel Cíak 38 urte du eta iruindarra da, sanferminetan Gran Angular agentziarentzat egiten du argazkilari lana eta Nafarroako Gobernuko funtzionarioa da. Uztailaren 6an, neska bat bere burua jendetzaren beso zabalduetara botatzen ari zenean, Navarreríako iturrira igoz lortu zuen bere irudia. Irudi irabazlearen egilea ohikoa da lehiaketa honetan eta 2009an finalista izan zen.
Irudiaren historia
2011ko uztailaren 6ko arratsaldeko ordu bata eta hogeita bost ziren. Mikel Cía Navarreríako iturria uztear zegoen, baina ideia aldatu zuen iturrira igotzen ari zen neskari erreparatu ziolako. Cíak laster erabaki zuen iturriko asketara igotzea gorago egoteko, sangria eta xanpain merkeko zaparrada jasotzeko arriskupean. "Kontramurgildua nahi nuen irudian, behean bere burua botatzen duenaren zain egoten den jendearen aurpegiak ikus zitezen. Irudi irabazlea saileko zuzenena zen eta ez du inolako ukitu digitalik", azaldu du Cíak.
2011ko Argazki Erotikoaren Lehiaketako irudi irabazleak berez hitz egiten du, baina epaimahaitik Mikel Urmenetaren iritzia iritsi zaigu: "Argazkiaren konposizioa ederra eta xehetasunez betea da. Sanferminetako eromen kolektiboa, giro ona eta surrealismoa hautematen dira. Navarreríako iturrian aterata dago, non orain dela urte anitz eta anitz turista australiar batzuek gaur egun festaren parte den errito horri ekin baitzioten. Bitxia eta oso interesgarria da bere ikusgarritasunak harrapaketari erotismo izpirik ere ez kentzea, eta begia ezinbestean bere burua, ausart edo inkontzienteki, gizon talde ordenatuaren beso sendoetara botatzen duen neskaren hanka azkengabeen artetik joatea". Mikel Cíak, berriz, zera dio: "Ikuslea irudia egiten duenaren ikuspuntuan kokatzen da eta hortik inkontzienteki begirada neskaren hanketara joaten da. Irudiko gainerako aktoreak, benetako protagonistak, aurpegiaz, fardelaz, jauziaz, ohartzen dira eta egilearen eta ikusleen artean konfidentzia harremana egiten da".
2012ko uztailean Argazki Erotikoaren VI. Lehiaketa iragarriko da, festaren irudirik hoberenak aurkitu nahi dituztenentzako beste erronka bat. Irudirik hoberenak Sanfermin.com-en eta Playboy.es -en daude eskura.
"Salto al brazío" argazkia behera kargatzeko, sakatu HEMEN
Sari ematearen irudia behera kargatzeko, sakatu HEMEN
32 argazki finalistak behera kargatzeko, sakatu HEMEN