Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Marvel comics-ek "Defenders" estreinatu du AEBetan entzierroari buruzko biñeta batzuk sartuta

12/12/2011. Marvel-en Defenders komiki saga berriaren 1. zenbakiak She-Hulk Iruñean, zezen taldea Estafeta kalean ezproiez jotzen, agertzen duten biñeta batzuk ditu

Coruñako Kikomics-ko jendeak Facebooken bitartez ohartarazi gaitu Marvelen komiki sail baten argitalpenaz; Defenders izenaren pean, bere lehen zenbakian, Iruñeko entzierroari eginiko bisiten aipamena egiten du. Zehazki, She-Hulkek Iruñean igarotzen du bere abenturetako bat -argi hautematen da- eta zezen suhartu talde bat kaleetan zehar ezproiez jotzen ikus daiteke. Zenbaki hori lehena da eta Estatu Batuetako merkatura 2011ko abendurako atera zen lau dolaretan. Hilabetekaria izatea aurreikusi dute eta jada iragartzen ari dira hurrengo bi zenbakiak.

Aipatu dugun istorioan, Marvel super heroi nagusiek mundu osoko konspirazio bat argitu behar dute eta, horretarako, gidoi eta biñetaren maisu eta izuaren lagun pare batek kolaboratu du. Matt Fraction (Thor, Iron Man) eta Terry Dodson (Uncanny X-Men eta Sensational Spider-Man) dira lagun horiek. Disneyren argitaletxeak bere pertsonaiarik gustukoenak bildu ditu Marvel Unibertsoaren erdigunean konspirazio misteriotsu bat argitzeko. Sustapeneko izenburua "Ezezagunaren indarren aurkako azken defentsa lerroa!" da.

Orain arte komikiaren munduan sanferminekin erlazionaturiko gertakari garrantzitsu bakarra Ferminua izan da, Carles Recio eta Paco Zarco-ren obra, zeinetan argumentuaren osagaiak jendeari jarraitzen zion "San Cuernín", gizakiak toreatzen zituzteneko zezenketak eta jendea zapalkuntzatik askatzen zuen Ferminua izeneko emakume heroia baitziren.