Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geriatzen da ...

camisetas

Manfred Walloschkek jaso du 2007 “urteko giria”

2007-07-10. Kukuxumusuko sormen zuzendari Mikel Urmenetak eman dio saria alemandar ordezkaritza oparo baten aurrean

Gaur eguerdian Iruñeko Don Pablo jatetxean "Giri eguna" ospatu eta IV. Giri Saria banatu da, Kukuxumusu kamiseta enpresak ematen duen saria. Honen bitartez Iruñea/Pamplonako jai herrikoiei lotuta, atzerritarren Sanferminenganako pasioa saritu nahi du. Gaurkoan, Manfred Walloschke alemaniarra izan da saritua, duela 28 urtetik Iruñeko Sanferminetako aspaldiko bisitaria.

Mikel Urmeneta, Kukuxumusuko sortzaile eta sormen zuzendariak banatuko du saria, Iruñeko Don Pablo jatetxean egin den ekitaldian, eta Sanfermin jaiak bisitatu ohi dituzten alemaniar ordezkari ugari bertan izan dira, baita aurreko edizioetan saritutako giriak ere. Omenaldiaren ostean bazkaria hasi da bertan bildu diren lagun guztiekin.

Walloschke Sanfermin jaietan ikustea ohikoa da. Lehen aldiz 19 urterekin iritsi zen Iruñeara, eta Isabel Aguirre Baztan iruindarrarekin ezkonduta dago, hain zuzen ere, festetara egindako lehen bisitaldietako batean ezagutu zuena. Zezenzalea, duela zenbait urtera arte entzerruko korrikalaria -Estafetako zatian-, Sanfermin jaietan nolabaiteko abiltasunez jotak kanta ditzakeen atzerritar gutxietako bat da.

Kukuxumusuko sormen-zuzendari Mikel Urmenetak, Walloschkeri saria ematea honela justifikatu du: "jaietan gertatzen den guztiagan duen interesagatik" eta "Sanferminetako ekitaldi guztietara iristeko, bere gogo biderkatzaileagatik, herri kiroletatik hasi eta zezenketetaraino, entzerrua edo erraldoiak tartean direla".

Sari honekin, Kukuxumusuk bere izenean omenduko ditu "urtetan festetara datozen alemanak". Era berean, Urmenetak gogorarazi du, Urteko Giria "atzerritar guztiek Sanferminetan parte hartzea eskertzeko saria besterik ez dela, beraiek lagundu dutelako festa aberasten eta interesgarri eta unibertsalagoa egiten".

Walloschke horrela, saria jaso duen laugarren laguna izan da, 2004an Carmen Margarita Alicea, Sidneyen (Australia) bizi den puertorikoarrak, 2005ean Lore Monning newyorktarrak, eta iaz Lars Ingvar Jungefors sueziarrak eskuratu eta gero.

musica de sanfermin
Suscríbete al boletín de noticias