Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

La Pamplonesako musikariak zezen eta behiak bilakatu dira

09/07/2005.

La Pamplonesa musika bandak zur eta lur utzi gaitu denak bere aurpegi aldaketarekin. Goizeko zazpietan, Dianak (Iruñetik egiten den ibilbide musikala goiz jaiki nahi ez dutenak esnarazteko) jotzen diren ibilbidean bertan horrelaxe agertu dira Kukuxumusuko kameren aitzinean euren eraldaketa berria erakutsiz: musikari soila izatetik musikari-adardun izatera pasatuz. Inguruan ziren goiztiar eta parrandazale guztiak erabat txundituta begiratzen zieten. Izan ere argazki hau, sanferminetan soilik atera daitezkeen irudi errepikaezin horietako bat da, iaz Iruñeko erraldoiei kamiseta erraldoiekin dantzatzen egin genionaren modukoa.