Hauek dira 2010eko San Fermin festetako Kartel Lehiaketako zortzi finalistak. Lehiaketa irabazi eta 4.500 euro lortuko dituena dago haien artean. Haietako hoberena aukeratzeko, botoa eman behar da eta, horretarako, Iruñean erroldaturik egon eta maiatzaren 11 baino lehen aukeratu behar da.
1. kartela, 2. kartela, 3.kartela, 4. kartela, 5. kartela, 6. kartela, 7.kartela eta 8. kartela.
Botoa nola eman
Lau dira botoa emateko bideak. Lehena, Internet bidez, Iruñeko Udalaren web orriaren bitartez. Bigarrena, Iruñeko Ziudadelako erakusketan berean. Hirugarrena, Iruñeko edozein Civivoxetan. Eta laugarrena, 010 telefono -Iruñetik soilik- edo 948 420 100 telefono -beste tokietatik- zenbakien bidez.
Guztira 518 dira aurkezturiko kartelak. Epaimahaiak 90 aukeratu ditu San Fermin festetan Rodezno Kondearen plazako erakusketa klasikoa osatzeko. Zortzi kartelok Iruñeko Ziudadelako Arma Aretoan edo Mistoen Pabilioian ikus daitezke.
Bideo batean, epaimahaikide aditu José María Cruz Novillosen iritzia