Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Kukuxumusuk buñolgo "Tomatina" eta Sanferminak nahasiko ditu “Jai Day” delakoaren lehen edizioan

30/06/2009. Kukuxumusuk sanferminetara munduko beste festa handi batzuk gonbidatzeko gauzatuko duen ekimena da, festa unibertsalaren kontzeptua omentzeko

2009ko Sanferminetako ekitaldi nagusia "Jai Day" izanen da, Kukuxumusuk Iruñeko festetara munduko beste festa handi batzuk gonbidatzeko gauzatuko duen ekimena, festa unibertsalaren kontzeptua omentzeko hautaturiko egunean. Lehen ediziorako, Kukuxumusuk "Tomatina" aukeratu du, urtero Valentziako Buñol herrian, karriketan barna, tomateak elkarri botatzen dizkieten 40.000 lagunek egiten duten festa alegia.

Datorren uztailaren 8an Kukuxumusu eta festa horren ordezkaritza bat, Buñolgo alkate Fernando Giraldós buru, Arrotxapeako Iwer eraikinaren ondoko zabaldegian elkartuko dira Jai Dayko ekitaldi nagusia protagonizatzera, Mister Testis -Kukuxumusuren zezen urdina- eta Iruñean izanik parte hartu nahi duen lagun oro partaide izanen dituen "Tomatina". Eguerdiko hamabietatik aurrera, Buñolgo festan izaten diren osagai guztiak egonen dira han prest, gauzatzeko nahiz segurtasuna eta ondorengo garbiketa bermatzeko beharrezkoak.

Kukuxumusuk "Jai Day" egiteko duen helburua festa kontzeptua indartzea da munduko beste zenbait ospakizun sanferminak ezagutzera eta beren festak ezagutaraztera gonbidatuz. Ekimena irauteko sortu da eta jada munduko beste zenbait festarekin lanean ari da 2010eko sanferminetarako. 2009ko edizioari dagokionez, abuztuan izanen du beharrezko luzapena, Kukuxumusuren eta sanferminen ordezkaritza batek Buñol "tomatina" zuzenean ezagutzeko bisitatzen duenean.