Kukuxumusu Marrazki Fabrikak atzo bertan, hilak 11, Maisonnave hotelaren omenaldia jaso zuen Iruñeko enpresak azkeneko hamabost Sanferminetan izandako jarduerarengatik. Ekitaldia eguerdiko 1:30ean izan zen eta enpresa osatzen duten langile gehientsuenak bertan izan ziren, baita hoteleko ordezkariak ere bai. Maisonnave hotelak urtero Sanferminekin zerikusia duen pertsona edo istituzioari egiten dion omenaldi honekin batera, hamabost urte hauetan Kukuxumusuk eginiko marrazkien bilduma erakusgai dago. Erakusketa zabalik egonen da festa egun guztietan zehar goizeko bederatzietatik gaueko hamaikak arte.