Hemingway en la plaza dando un pase a una vaquilla. Photograph in the Ernest Hemingway Photograph Collection, John F. Kennedy Presidential Library and Museum, Boston
Hemingway en la primitiva Feria de Ganado. Photograph in the Ernest Hemingway Photograph Collection, John F. Kennedy Presidential Library and Museum, Boston.
Lumen argitaletxeak Ernest hemingwayren heriotzaren 50 urteei omena egiteko liburu bat atera du merkatura, 300 argazki baino gehiago eta dokumentuak -anitz argitaragabeak- barne, "Hemingway. Homenaje a una vida" (Hemingway. Bizitza baten omena" izenburupean. Boris Vejdovsky da egilea eta John F. Kennedy Presidential Library and Museum, Boston liburutegian datzan materiala lantzeari ekin dio. Liburutegi horrek Ernest Hemingwayrena zen eta familiak utzitako materiala zaintzen du eta, han, egilearen bizitza laburtzen duten hamaika dokumentu eta argazki daude. Material horretan Iruñeko sanferminetako irudiak daude, Sanfermin.com-ek aurkitu zituenak esate baterako, non frogaturik geratzen baita Ernest Hemingway bigantxa batek kolpatu zuen unea eta, segur aski, zezen batek entzierroan harrapatu zuela adierazi zuen artikulua -Toronto Star-entzat egina- sorrarazi zuena.
Obraren hitzaurrea Mariel Hemingway idazlearen bilobarena da, eta literatur lana, Boris Vejdovskyrena, zeinek obra barne-barnekoa eta sutsua dela eta gizona, abenturazalea eta idazlea gogorarazten dituela nabarmendu baitu.