Sanfermin.com
Encierro y fiestas de Sanfermin, del 6 al 14 de julio de 2013

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Programa de Tendido Cero en TVE sobre ganadería Torrehandilla-Torrerbero

2012ko sanferminetako entzierroetarako ganadutegiak

16/12/2011. Linaresko (Jaen) Torrehandilla-Torreherberos ganadutegiaren estreinaldia Zezen Ferian, Juan Pedro Domecqen itzulera -2005etik etorri gabe- eta 2011ko sanferminetarako berrarturiko bi ganadutegiak, Torrestrella eta Núñez del Cuvillo, kanpo geraturik

Iruñeko Miserikordia Etxeak jakinarazi berri duenez, bere Zezenketa Batzordearen negoziazioen emaitza, 2012ko San Fermin festetan Linaresko (Jaen) Torrehandilla-Torreherberos ganadutegiaren estreinaldia eta Juan Pedro Domecqen -Castillo de la Guardia (Sevilla)- animalien itzulera, Feria honetan 2005etik izan gabe, izanen ditugu Zezen Ferian. 2011n etorritako Torrestrellaren eta Núñez del Cuvilloren zezenek utzi dituzte sanferminak. Feriako gainerakoak MIURA -Lora del Río (Sevilla)-, VICTORIANO DEL RÍO CORTÉS -Miraflores de la Sierra (Madril)-, HEREDEROS DE José CEBADA GAGO -Medina Sidonia (Cadiz)-, DOLORES AGUIRRE YBARRA -Constantina (Sevilla)-, EL PILAR -Tamames (Sevilla)- eta FUENTE YMBRO -San José del Valle (Cadiz)- ganadutegiak dira.

Torrehandilla-Torreherberos ganadutegia Joaquín Moralesena da La Marquesa finka 2005ean erosi zuenetik. Moralesek Teófilo Seguraren ehun urteko burdina eta abelburuak erosi zituen. Behi-taldea Fernando Domecqek zuzentzen zuen Jandillatik zetorren.

Juan Pedro Domecqen zezenak 2005ean azken aldiz agertu ondoren itzuliko dira. Hiru feriatan izan dira eta entzierroetan lasterketako 2.38ko batez bestekoa, adarkatu bat eta 10 traumatismo utzi dituzte.

Dolores Aguirreren zezenek 2002tik jarraitzen dute ferian etenik egin gabe, 12 entzierro eginez, lasterketako hiru minutuko batez bestekoa eta guztira 13 adarkatu, entzierroko bat baino gehixeago, utziz.

Miuraren zezenak etenik gabe etorri dira Iruñera 1980az geroztik -32 aldiz-. Azken hamabost urteetan egin dituzten entzierroak aurrekoak baino arriskugarriagoak izan dira, iraupeneko 3,20ko batez bestekoa izan dute eta 11 adarkada utzi dituzte.

Cebada Gagoren zezenek 26 aldiz hartu dute parte Zezen Ferian eta 43 adarkada eta 95 traumatismo utzi dituzte. 1985ean etorri ziren lehen aldiz sanferminetara eta 1998tik eten gabe etorri dira. Lasterketako batez bestekoa 3,10 minutukoa dute.

Victoriano del Ríoren zezenek hirugarren aldiz eginen dute lasterka San Fermin festetan. 2.16 minutuko batez bestekoa dute entzierroan eta parte hartu duten bakoitzean adarkadaz zaurituriko bat utzi dute.

El Pilarren zezenek 2,48an egiten dute entzierroa batez beste. Hiru Zezen Feriatan hartu dute parte eta azken bi urteotan etorri dira sanferminetara. Hiru urtetan bi adarkada eta 11 traumatismo utzi dituzte.

Fuente Ymbroren zezenek ez dute Zezen Feria 2005ean estreinatu zirenetik utzi. Zezen horiek zazpi entzierrotan hartu dute parte eta lasterketako 3,04 minutuko batez bestekoa utzi. 3 dira animaliok adarkaturiko lagunak, eta 23, zazpi lasterketetan utziriko traumatismoak.

Suscríbete al boletín de noticias