Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Bollywood errodatzeko proba-saioak gaur arratsaldean hasiko dira

15/07/2010. Santo Domingon, zezen eta guzti bihar egingo dira eta, hiru egunetan, Estafetan

Zindagi milegi da dobara "Behin bakarrik bizitzen da" filma errodatzeko lehen probak gaur egingo dira. Horren ondorioz, karrikak moztu eta mugimendu handiak hautemango dira, film horretako lehen probak, zezen eta guzti, bihar bertan egingo baitira. Bihar-etzietan Santo Domingon zezenekin errodatzea eta hiru egunetan Estafetako filmazioak (beste hiru egunetarako) egitea aurreikusi da: horregatik ez da kendu erabat entzierroko hesia. Itxialdiak ez dira erabatekoak, eguerditik ilunabarreko zortziak arteko tartean egingo baitira.

Filma zuzenduko du Zoya Akhtar ospetsuak eta bere agindupean sei aktore nagusi izango ditu: Hrithik Roshan, Katrina Kaif, Farhan Akhtar, Abhay Deol, Ariadna Cabrol espainiarra eta Kalki Koechlin. Pelikula hau 2001. urteko "Dil Chahta Hai" film hindi arrakastatsuaren jarraipen antzekoa izan daiteke.