Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Entzierroa zuzenean eta informazio oparoa Sanfermin.com eta Sanfermin.tv-en

30/06/2009. Gainera, argazki talde handia izanen da lanean entzierroko argazkirik onenak lasterketa amaitu eta minutu batzuetara eskaintzeko

Cuatrorekin duen lankidetza hitzarmen bat dela eta, Kukuxumusuk aurten ere emanen du entzierroa zuzenean Sanfermin.com-en eta Sanfermin.tv-ren bitartea, iaz egin zuen bezalaxe. Horrez gain, festarako prestatu duen operazioaren barnean, internautak, Iruñetik kanpokoak bereziki, San Fermin festan etxetik atera gabe izateko aukera izan dezaten atal batzuk (gaurkotasuna, argazkia, blogak, e.a.) izanen ditu.

Sanfermin.com orrian argazki talde handia izanen da lanean entzierroko argazkirik onenak lasterketa amaitu eta minutu batzuetara eskaintzeko. Gainera, atal bereziak izanen dituzte aurtengo gure argazkilari gonbidatuek: Jordi Cohen, Victoriano Izquierdo eta Albert Jodar. Photoexpress atala, karrikako irudiekin eta eguneko 24 orduetan berritua, eta Sanfermin Zuzenean. Azken atal honetan, Mikel Urmenetak eta bere taldeak eramanen duten sakelako telefonoaren bidez, festaren berri benetako denboran izaten ahalko da. Mikel Urmenetak berak "Lehen lerrotik" bere ohiko atala egunero berrituko du.

Sanfermin.tv-k eguneko entzierroa nahi adina aldiz ikustea ahalbidetuko du, baina, gainera, bestelako atal bitxiak izanen ditu, hala nola Mister Testis eta Phermin Belloren eguneko albistegia (Imanol Retak antzeztua), "Sanfermin Ketchup" Mikel Urmenetak egunero eginen duen ezusteko marrazki eta guzti , "Bullshit in Sanfermin" Antxoak sortutako panpina bizidunen saila eta bestelako atal batzuk, zeinetan Bettie Basquek eta sanferminetan telebistako kolaboratzaileak izaten diren beste batzuek euren arrastoa utziko baitute.