Ian Failes-ek Fxguide.com-en plazaraturiko artikulu baten bitartez ezagutu ahal izan ditugu Knight & Day filmaren efektu berezien ezkutuko alderdiak. Sei zezen zeuden tokian 25 agertzen dira azkenean, bat ere ez zegoen tokian talde oso bat sortzen da eta Cameron Díaz eta Tom Cruiseren ondoan, motoz doazela, zezen arriskutsu batzuk hobe. Film horretan 700 baino gehiago diren efektu digitalak bitarte egin daiteke hori, pelikulako efektu berezien ikuskatzaile Eric Durst-ek esan duenez. Hobekuntza digitaleko lan zehatz hori Rhythm & Hues-ek egin zuten, zeinek La Brújula Dorada obragatik Oscar bat baitaukate eta La Momia III, Hulk eta El Equipo A filmetan, besteak beste, parte hartu baitute.
Hona hemen prozesua. Bikoizketako aktore Roy Miller eta June Havens aritzen ziren, Díaz eta Cruise simulatuz, eszena konplikatuetan. Universal Studios de Los Ángelesen pickup-etatik grabazioak egin ziren James Mangold zuzendariak eta Greg Steele efektu berezietako teknikariak gainbegiraturik. Cruisek bai, egin zituen motodun eszenetako batzuk. Rhythm & Hues-ek hainbat grabazio egin zituen HDko kamerak triangelatuz zezenen plano ezberdinak eta benetako irudiak lortzeko. Digitalki, prozesu tekniko konplikatu batean, zezen gehiago erantsi zuten entzierroaren eszenetan, ikusle gehiago zezen-plazan, zezen talde bat ibilbideko bihurgune batean.
Ganadua ongi simulatzeko, teknikariek zezen maketa bat egin zuten eta hola ongi ulertu zituzten animalion muskulaturaren mugimenduak. Maya aplikazioaz, gero benetako irudia digitalki gainjartzea ahalbidetzen duten mapak egin zituzten. Zezenen azala eta mugimenduak birsortzea Fx taldekoentzat erronka izan da eta haiek El Increíble Hulk eta La Momia, la tumba del emperador Dragón filmetako teknologiaren antzekoa erabili dute.