Klik bat ere ez zen geratu Absurdox-ek Sanferminetako Bideo Lehiaketara aurkeztu duen entzierroan parte hartu gabe. Hura Madrilgoa da eta Francisco Pradilla du izena eta bisita anitz lortu du egun gutxitan bere jostailuzko entzierro proposamenarekin, Ignacio Murillok Diario de Navarran kontatzen digunez. Izan ere, Pradillak Playmobilgo click jostailuez, Power Rangerrez, Ninja dortokez eta 100etan deneko bigantxez edertu du entzierro bat. Horietako bakoitza bere eginkizunean giroturik dago: zezen, joaldun, lasterkari, santu, unai eta beste.
Erreproduzitzean animazio sentsazioa ematen duten argazki segida batez (150 bat irudi) osaturiko bideoa da. Stop-motion (frame to frame) deituriko teknika da. Gainera, Francisco Pradillak ohiko karrikak, soinu giroa eta txupinazoa birsortu ditu. Hori guztia San Freakmin deitu du. Oso jarraitua eta oso graziosoa.