Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Sanferminetako telefonoa. 668894877

18/02/2010. Sanfermin.com webguneak jarri du telefono zenbakia. Ahots eta testu mezuak utzi ahalko dizkiozu San Fermini, nahi dituzun gaiei buruzkoak. Hilabetean behin itxurazko mezuak kargatuko ditugu gora, baita lizunen bat ere, edonork entzun ditzan, eta zuen eskaerak, nahiak edo kantak zabal ditzazuen.

SAN FERMINEN TELEFONOAN GRABATUTAKO LEHENENGO MEZUAK  

Hemendik aurrera, San Ferminen telefonoa prest dago. 668894877 telefono zenbakian nahi adina mezu grabatzen ahal dituzu, gogokoen duzun hizkuntzan, San Fermini bidaltzeko. Hilabetean behin, onenak eta txarrenak kargatuko ditugu gora, eta guztiok entzun ahalko ditugu. Sakelako telefono arrunt batera egiten den bezala deitzen da, eta handik inork ez du sosik eskuratzen, ez bada sakelakoen enpresek irabazten dutena. Horregatik, hain zuzen, da hain itsusia zenbakia, eta, gainera, ez du Sanferminetako data baten antzik.

Erantzungailuek bezala funtzionatzen du sistemak, mezua utzi, besterik ez duzu egin behar. Minutu bateko grabazioak egiten ahal dira, luzeagorik ez. Hori dela eta, lehendik pentsatu beharko duzue zer kontatu, edo, bestela, behin baino gehiagotan deitu; gero, zatiak itsatsiko ditugu guk. Halaber, jendea aurkitzeko balio dezake; nork bere burua publizitateko; Testis jaunari errieta egiteko, nobioa kendu zizulako; vitorinoak itzul daitezela eskatzeko; Jarauta 69 txarangari desafioa egiteko; edo, bestela, Mikel Urmenetari edo Caravinagreri maitasunezko olerki bat eskaintzeko. Hor duzu zain, 668894877.