Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Kulumutxua, herritarturik

07/07/2008. Jose Andresek 2008ko Sanferminetarako prestatu duen formula berria ia mila lagunek dastatu dute

Jose Andresek eta Kukuxumusuk gaur goizean 2008ko Sanferminetarako prestatu duen Kulumutxu izeneko formula berria aurkeztu dute. Iruñeko Kasino Nagusi Berrian egindako ekitaldi jendetsuan etxeko eta kanpoko mila bat lagunek dastatu dute jai hauetarako berariaz sukaldariak sortu duen sorbetea.

Jose Andresek sorturiko formula berriak harrotu duen ikusmin biziaren ondorioz sukaldariaren aurrean jende ilara luzea osatu da. Sukaldaria biziki sinpatiko agertu da, ekitaldiak iraun duen ordu eta erdian: adiskideekin berriketan, sorbeteak zerbitzatu, berarekin lanean ibilitako sukaldari taldea antolatu... denetik egin behar izan du.

Edabea jendetzaren gustukoa izan da, Jose Andresek egin duen deskribapena entzunda ere: "Kalimotxozko sorbetea limoi erdi baten barnean, pop rock on top eta guzti". Estatu Batuetako chef hoberena izendatu berri, liluraturik agertu da sukaldari espainiarra bere errezetari eman zaion abegiarekin: "Kontua zen kalimotxoa bigarren mailatik ateratzea, gazte jendeak ez ezik, beste inork ere har dezakeen edaria dela frogatuz".

Kukuxumusuko sormen alorreko zuzendari den Mikel Urmeneta eta bertako ordezkari ugariez gainera, beste hainbat pertsonaia ezagun ere izan dira ekitaldian, hala nola Juan Mari Arzak, kulumutxu hori dastatzeko prest, edota John Hemingway, Ernest Hemingway idazle iparamerikarraren biloba.