2010eko Sanfermin festetako Bideo Lehiaketa irabazlerik gabe geratu da aurkezturiko obrek, epaimahaiaren aburuz, obra garaileak lortzen duen 3.000 euroko saria erdiesteko meritu nahikorik ez dutelako. Izan ere, 2008 eta 2009ko irabazleek, Francisco Pradillak eta Jenny Benedictok hurrenez hurren, oso altu utzi zuten maila Sanferminetan eta entzierroan inspiraturik egindako beren San Freakmin eta Ya falta menos animaziozko obrekin.
III. edizioan, aurtengoan, gailu mugikorrez igorririko bideoen parte-hartzea nabarmenki areagotu da, produkzio ondoren lan txikiagoa eginda eta bideoetan errealismo handiagoa lortuta, baina mota honetako lehiaketetan exiji daitekeen azken emaitza gabe. Sanfermin.com-en argitaraturiko lehiaketa oinarrietan dago hau jasota, sarien atalean: "Kukuxumusuk du aurkezturiko bideoek lehiaketa irabazlerik gabekotzat jotzeko eskubidea, epaimahaiaren aburuz meritu nahikorik ez badute".