Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Eskuragarri Sanfermin.com-en gida Iphone-rako

24/05/2010. Apple-ren Appstore-n dagoeneko eskuragarri da Sanfermin.com-en Iphonerako aplikazioa. Lorem Solutions-ek garatu du Kukuxumusurentzat tresna eta Appleren Smartphone-rako sanferminei buruz eskuragarri dagoen lehendabizikoa da

Iphoneren erabiltzaile guztiek goza dezakete doan beren Iphonean Sanfermin.com-en Gidaz gaurdanik. Appstore-ra jo eta Sanfermin.com-en aplikazioa bilatu besterik ez dute egin behar. Appleren gailuan jarri ondoren, nabigazio laster eta esplizitua egin daiteke San Fermin festetako une nagusietara. Edukiak festari buruzko informazioa jasotzeko gidarik bisitatuena, sanfermin.com-ena, erreproduzitzen du, baina Iphoneren mugikortasun eta diseinu abantailak aprobetxatzen ditu.

Ikuspegi teknikotik, tresna Lorem Solutionsek Kukuxumusurentzat garatu du eta hiru hizkuntza eragile ditu (euskara, ingelesa eta gaztelania). Aplikazioa atal guztietan zabalera batzuetarako diseinaturik dago eta edukien karga Ajax-en bitartez optimizatu da. Albisteez eta festaren gidaz gain, zerbitzaritik karga daitezkeen diren irudien galeria oso bat eta baliabide atala daude. Halaber, sanfermin.com-en erredakzioarekin harremanetan jar daiteke festari buruzko edozein kontsultari erantzuna emateko. Aplikazio hau Betan estreinatu da eguneratuko baita eta hobekuntzak gehituko baitzaizkio, erabiltzaileekiko elkarrekintzan hasi ahala.

Duela zenbait aste Androidendako gida bera aurkeztu zen eta orduz geroztik dohainik marketen (Androiden online denda) dago eskuragarri.