Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Jordi Cohen irabazi du Kukuxumusu Playboy Argazki Erotikoen I. Lehiaketa

10/10/2007. Argazki saridunean, txupinazoan cavatan blai freskatzen ari den neska bat agertzen da, txuri eta beltzez

Manresako argazkilaria den Jordi Cohen Argazki

Manresako argazkilaria den Jordi Cohen Argazki Erotikoen I. Lehiaketaren irabazlea izan da. Lehiaketa Kukuxumusu Marrazki Fabrikak eta Playboy aldizkariak antolatu dute. Bi markek argazkilaritza sormena ezagutarazteko asmoa dute, erotismoa eta Sanferninak elkartuz. Cohenen argazkiak Pariserako asteburuko bidaia lortu du sari, guztien artean lehiaketaren epaimahaikideen boto gehien jaso baitzuen. Epaimahaikideak ondoko hauek izan dira: Playboy aldizkariko eta Sanfermin.com-eko bina aditu argazkilaritzan eta bina diseinugile, baita Kukuxumusuren sortzailea den Mikel Urmeneta ere. Payboy aldizkariaren zuzendaria den José María Sanchón jaunarekin batera, Urmenetak berak saria eman dio irabazleari Bartzelonako Born auzoko Kukuxumusu dendan.

Hamar argazki heldu ziren fase finalera

Hamar argazki heldu ziren fase finalera ehun baino argazkilari gehiagok egindakoen artean, eta Cohenen argazkia gailendu zen; guztiek etorri erotikoa aurkitu zuten Sanferminetako festa eta argazkilaritzan. Partehartzaile gehienak argazkilaritzan nolabaiteko esperientzia duten zaletuak ziren. Baina baziren lehiakide berriak, baita ospe handiko profesionalak ere (Jim Hollander, esaterako, Reuters agentziako argazkilaria izandakoa urtetan). Jordi Cohen medikua da, 41 urte ditu eta Bartzelonan bizi da. Bidaiari amorratua, harat-honat ibiltzeak eta oroitzapenak gogotik paperean jartzeko beharrak piztu zioten argazkilaritzarekiko zaletasuna. Hain zuzen ere, horrela hasi zen Sanferminetan argazkiak egiten: "Duela hamar urtetik hona, urtero etorri naiz Iruñera, baina bi besterik ez argazkiak ateratzen han. Argazki hau aurtengo txupinazoan ateratakoa da, baina beste bat ere aurkeztu nuen lehiaketan. Argazkiko neska kalimotxoz eta cavaz horditurik zegoen Australiako talde batekoa zen Guzti-guztiak oso desinhibiturik zeuden. Festa aurreko hasierako une hartan, izerdia eta alkoholak lurrunduta, beroak kolore eta giro sinesgaitza sortzen du. Txuri eta beltzez lan egin dut zirrarak eta sentimendua islatu nahi izan ditudalako. Maiz, argilunak erabilita, nabarmendu nahi duzun egoeran arreta piztea errazagoa da. Koloreak begia nahasten du anitzetan." Bestalde, Cohenek hauxe azpimarratu zuen: "Liluratzen nau ikusteak txupinazoan, bete-betean, eta Udaletxe plazaren erdian, dena zoramena, zikinkeria eta cava erreka delarik, sentsualitatea eta erotismoa badagoela".

Jordi Cohen lehiaketaren lehenengo irabazlea da

Jordi Cohen lehiaketaren lehenengo irabazlea da. Lehiaketaren ideia sortu zen beren sustatzaileak ohartu zirenean azken urteotako Sanferminetan egin diren zenbait argazki erotiko kalitate handikoak zirela. Erotismoa Sanferminetan pil-pilean dago. Gaiak aukera asko eskaintzen duenez, Kukuxumusu eta Playboy lehiaketa antolatzera animatu ziren, eta edizio gehiago antolatzeko asmoa daukate. Lehiaketak, azken batean, sentsibilitatea, irudimena eta sormena saritzea du xede.

Argazkilariaren gaineko informazio gehiago


Jordi Cohen Colldeforns mediku aritzen da, eta, lan kontuak direla eta, Latinoamerikara eta Afrikara joan da, besteak beste. Argazki makina hartuta, erreportajeak egin izan ditu, aurkitu dituen jendea eta kulturak islatzeko asmoz. Erakusketak egiteaz gainera, Argentina, Espainia eta Frantziako liburu eta komunikabideetarako argazkiak argitaratu ditu. Kukuxumusu-Playboy Argazki Erotikoen I. Lehiaketaren sariaz gainera, Cohenek beste sari batzuk irabazi ditu, besteak beste: Iberoamerikako "Cultura y Espectáculos" Saria (2007), "Olympus de Fotografía de Viajes" (2007), "Iconos de Buenos Aires" (2006), "Fotomercè" (2006), "Concours PHOTO Categorie Le Reportage" (2005), "Panasonic Photographer of the Year" (2005) eta "Sigma" (2004) izenekoak.