Nafarroako Osalaneko ospitaleko eta ospitalez kanpoko larrialdi zerbitzuek aurtengo sanferminetan (hilaren 6ko 12etatik hilaren 14ko 8ak arte), festarekin zuzenean loturiko 679 artapen egin dituzte, hau da, iazkoan baino %24 gutxiago (orduan 889 izan baitziren) Nafarroako Gobernuko osasun alorreko arduradunek prentsa-aurrean jakinarazi dutenez. Jarduera horietan sartu behar dira entzierroekin loturiko 37 artapenak ere.
Larrialdietara joan diren hiru herritarretik bi, praktikan, era askotako traumatismo eta zauri ustekabekoak izan dira (guztiaren %61) eta, askoz ere gutxiago, erasoak (%19) eta intoxikazio etilikoak (%12). Beste zergati batzuk, hala nola politraumatismoak, drogengatiko edota elikagaiengatiko toxikazioak anekdota hutsa baizik ez dira izan.
Uztailaren 15ean, larunbatez, Osalaneko ospitaleko eta ospitalez kanpoko larrialdi zerbitzuek artepen gehien egin zituzten: jaiarekin loturikoak 115 larrialdi zerbitzu izan ziren. Egun hartan bakarrik gainditu zen ehun artapeneko muga. Uztailaren 7 eta 8an 97 esku-hartze egin ziren eta hilaren seian, 94.
Larrialdietarako Nafarroako Agentziak aurtengo sanferminetan 658 anbulantzi mobilizazio koordinatu ditu hilaren 6ko eguerditik 13ko gauerdira arte; kopuru hori iazkoa (622) baino handixeagoa da.. Hilaren 8an, ostegunez, eta 10ean, larunbatez, 100 traslado baino gehiago egin ziren; gainerako egunetan kopuruak txikiagoak izan dira.