Otsailak 2. Buruko Min Erraldoia 2012ko sanferminetan
02/02/2012.
Festa mugitzen denean, arrastoak uzten ditu. Batzuek biharamuna deitzen dute, beste batzuek esperientzia, eta zorteak eta kalimotxoak erabakitzen dute hori ona edo txarra izatea. 2012ko San Fermin festak hasteko bost hilabete falta direnean, Beelortzia ardiak meteoritoak partaide izanen bide dituen azken parrandarako aholkuak ematen dizkigu
2012ko sanferminak, The Last Party, historiako azken sanferminak izanen dira maien profeziak betetzen badira. Batzuk prest daude, Kukuxumusu bezala, erabateko hondamendiaren aurreko azken San Fermin festak ospatzeko kamiseta bereziaren edizioarekin. Beste batzuk, Beelorzia ardia bezala, patua saihesten saiatzen dira, baina parrandak beren lekuan uzten ditu gauzak.